HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
(PRAKTICUM-EKO IKASTETXEETAKO IKT)
Taldekideak:
Benavente, Oihana
Cabezón Liberal, Bittor
García, Fermin
González, Aitor
Espezialitatea: Haur Hezkuntza, 3. Maila, (31)
Irakasgaia: Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Irakaslea: Jose Miguel Correa Gorospe
Ikastetx.: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
Unibertsitatea: UPV/ EHU (2006-2007 ikasturtea)
AURKIBIDEA
1. SARRERA…………………………………………………………………………3. orr.
2. IKASTETXEETAKO TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAREN DESKRIBAPENA……………………………3. orr.
3. ESPERIENTZIEN ARTEKO KONPARAKETA………30. orr.
4. HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK……………….46 orr.
1. SARRERA
Lehenik eta behin, lan honen bidez teknologia berrien erabilpenari buruzko hausnarketa bat egin nahi dugula esan beharra dago. Beraz, taldekide bakoitzak ezagututako egoera azalduz hasiko gara.
2. IKASTETXEETAKO TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAREN DESKRIBAPENA
Geltokiko ama eskola, Hendaia (Bittor Cabezón)
Maila: Haur heziketako azken ikasturtea (5/6 urte).
Ikastetxe hau eskola publikoa da eta Hendaiako tren geltokitik gertu, Geltokia izeneko kalean, dago. Hortik dator, hain zuzen ere, eskolaren izena. Haur eskolaren ondoan lehen hezkuntzako eskola eta poliziaren komisaldegi bat daude. Ikastetxe hau kale lasai batean dago, mugatik eta Hendaiako geltokitik 200 bat metrora, eta orokorrean nahiko eraikuntza argitsua da. Beraz, kokapena egokia dela esan genezake.
Normalean, haurrek 3 urterekin ama eskolan (haur heziketan) hasteko aukera izaten dute, baina, eskola honetan, bi urterekin ere hasteko aukera ematen dute, plazarik baldin badago.
Esan bezala, eskola hau publikoa da eta, beraz, eskaintzen diren irakaskuntza hizkuntzak frantsesa eta euskara dira. Hainbat gurasok sortutako Ikas bi programaren barruan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastetxe publikoetan frantsesarekin batera euskara ikasteko aukera dago. Gure eskolaren kasuan, esan beharra dago, denetara 2-6 urteko 83 ikasle direla eta haietako 63k ikasketa elebiduna jasotzen dutela. Gainontzeko hogei haurrek frantses hutsean ikasten dute.
Eskola honen berezitasun nagusia, hizkuntza mailakoa alegia, bere kokapenaren ondorioa da. Hau da, berez, nahiz eta frantsesez eta euskaraz ikasi, hirugarren hizkuntza bat ere oso presente dago haurrengan, gaztelera, hain zuzen ere. Hizkuntza nahasketa honek nortasun propioa ematen dio eskolari. Dena den, kontuan izan behar dugu, nahiz eta euskaraz ikasteko aukera dagoen, ofizialki balioa duen hizkuntza bakarra frantsesa dela. Honek esan nahi du oinarrizko ikasketak eta lizeoko ikasketak bukatutakoan ikasleek frantses hutsean egindako azterketa gainditu beharko dutela.
IKASTETXEAREN ZENBAIT ARGAZKI
Sarrera nagusia
Jolastokia
Eraikina
Egia esan, ikastetxe honetan ez da teknologia berrien erabilpenari buruzko informazio aipagarriegirik. Ez dago esperientzia orijinalik. Ni egondako gelan (haur heziketako azken kurtsoko haurrekin), esaterako, ez zegoen ordenagailurik. Eskolan zehar bilatzen hasiz gero, guztira, hiru ordenagailu daudela esan beharra dago. Halaber, bideo digitala ere badago. Honetara mugatzen da, beraz, teknologia berrien egiturari lotu daitekeen azpiegitura guztia.
Aipaturiko hiru ordenagailuetatik bata maistren gelan dago eta besteak haur heziketako bigarren eta hirugarren kurtsoko gela banatan. Hiru ordenagailu hauetako sistema operatiboa windows xp da. Maistren gelako ordenagailua maistra ikastetxeko maistra guztiek eta idazkariak erabiltzen dute. Beste ordenagailuak, nik ikusitakoaren arabera, kokatua dauden geletako maistrek erabiltzen dituzte; haurrek ere badute ordenagailu honekin jolasteko aukera, baina jolas egiten dute besterik gabe; jarduera hauek ez daude metodologia konstruktibistan oinarrituta, teknologia berrien arloan ikasketa esanguratsua ez da proposamen pedagogikoaren muina, alegia. Aipaturiko maistra hauetako batekin elkarrizketatu nintzen eta esan zidan oso interesatuta dagoela teknologia berrien inguruan eta, oro har, proposamen berriak gauzatzeko (zientzia, esperimentazio mailan…) nahiko interesatuta dagoela. Esaterako, zomorro bati buruzko informazioa behar badu, internetera joko du naturaltasun handiz.
Bideo digitalari dagokionez, psikomotrizitate gelan (areto nagusian) dago eta gehien bat pelikulak ikusteko erabiltzen da.
Ikastetxeko maistren prestakuntza informatikoari buruz ikusi dudana da ez dutela prestakuntza berezirik eta jarduten ikasi dutela. Bestalde, internet nahiko maiz erabiltzen dute (korreoa, informazioa bilatzeko…). Saioetarako informazioaren beharra baldin badago goian aipaturiko maistrak haurrei interneten bilatuko duela esango die eta lortutako informazioa erakutsiko die. Baina, haurrek ez dute bilaketa horretan parte hartzen.
Hona hemen teknologi berrien erabilpenen etsenplu batzuk:
TEKNOLOGI BERRIA ERABILPENA HELBURUA
Audio CD (musika eta ipuinak entzuteko) - Abestiak entzun
- Hitzak entzun - Entzumena landu.
- Hiztegia landu
Multimedia DVD - Filmak eta marrazki bizidunak ikusi. - Entzumena landu
- Hiztegia landu.
Ordenadorea (internet…) -Fitxak eta dokumentuak egiteko… - Informazioa bilatu.
Eranskina: Eranskin modura practicum-eko maistra tutoreari egindako elkarrizketa bat entzun daiteke. Bertan zehazkiago hitz egiten du ikastetxe honetan IKTren egoeraz eta bere iritzia ematen du.
Lourdesko ama ikastola, Urretxu (Fermin Garcia)
Aizkorri magalean sortu eta kantauri itsasorako bidean probintzia osoa alderik alde zeharkatzen duen Urola ibaiaren alboan, mendi artean, Gipuzkoako bihotzean, haziak dira Urretxu eta Zumarraga herriak.
Ibaian behera gatozela Argixao, Beloki, Hirumugarrieta eta Oleta mendiek ixten dute bailara eskubialdetik. Eta ezkerraldetik, aldiz, ibaia behera eta Urretxuko Irimo mendia ditugu muga. Beloki atzean Izazpi dugu Zumarragako mendirik gailurrena.
Gure herria hiru zubiz Zumarragako herriari lotuta egonik, zeinak 6.282ko biztenlegoa duen, guztira 17.000 pertsona inguruko gizagunea osatzen dute.
Eskola berak, Urretxuko nahiz Zumarragako ikasleak ditu, batipat. Edozein herriko, edo auzokoa izanda ere, edozein familiak bi herrialde hauetan dauden edozein eskoletara eraman ditzakete euren seme-alabak. Herriko familiek ez dute euren seme-alabak gertuen duten eskoletara bidaltzen, baizik eta beraiek dituzten baloreekin bat datozen eskoletara.
Beraz, printzipioz honek agertzen digu, edozein maila sozio-ekonomikoa duen familiak Urretxu-Zumarragako ikastolan euren seme-alabak matrikulatzeko aukera duela. Honekin batera aipatu, ikastetxeko ikasle gehienak gizarte maila ertainekoak direla, nahiz eta gizarte maila baxuko batzuk eta altuko beste batzuk ere egon. Haur guztiak ikastetxean integratuak daude eta baita euren artean ere, ez da diskriminaziorik egiten. Honen inguruan esan beharra dago ikastetxe honetan ijito, moro eta koloreko ume bat edo beste ere badagoela.
Urretxu-Zumarragako ikastola 1.975. urtean sortu zen.
Hasiera batetan, Lourdesko ama ikastola bezala, kristau erlijio kutsu batekin (Urretxuko eliza ondoan dago). Baina 1990etik haurrera Urretxu-Zumarragako ikastola izena hartu eta teorian ikastola akonfesionala izatera pasatu zen, irakasle multzo baten artean kooperatiba eginez.
Bestalde, espazio fisikoari dagokionez, eskolak bi ate nagusi ditu. Lehenengo sarrera (eskailera sendoak) ate printzipalena bezala kokatua dagoena, irakasleentzat da batipat. Eta bigarrena, ikasleak geletara joateko.
Lehenengo atetik sartu eta bertan, biltegia, administrazioa, bisita gela idazkaritza, zuzendaritza, eta Haur Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleek beraien geletara joateko sarrerak daude.
Bigarren atetik sartu eta kanpotik, pilotalekua (hesiz-inguratua), futbol- zelaia , saskibaloi kanpoa, haurrentzako parkea (hesiz inguratua), komunak, aldagelak , eta gimnasiora nahiz jangelara igotzeko sarrerak edo ateak bereiz daitezke. Bestalde, Lehen hezkuntzako ikasleek eskailerak gora, eta haur hezkuntzakoek, aldiz, beheko partean dituzte geletara joateko sarrerak. Eskuineko aldean, tailerrak (psikomotrizitate, plastika, informatikako bi gela, ikus-entzunezko bi gela... tailerrak) eta bi urteko haurrentzat(haur lorategia) beste hiru gela ere badaude. Honetaz gain, aipatu atzeraturik dabiltzanentzat laguntza gela bat ere badagoela. Gainera, garraio eskolarra, eta areto nagusia ere daukate. Beraz, zentrua ondo osatua dago.
Eta ondo osatua egoteaz aparte, ikastetxe pribatu hau herrian ondo kokatua dagoela azpimarratu beharra dago; izan ere, ia herriaren erdian dago.
Segidan, ikastetxe honetan dagoen antolakuntza azaldu nahi nuke:
ESKOLAURREA:
- Haur lorategia: 2-3 urteko haurrentzat hiru gela.
HAUR-HEZKUNTZA (BI ZIKLO)
- Lehen etapa: O-3.
- Bigarren etapa: 3-6
sei gela.
LEHEN-HEZKUNTZA (HIRU ZIKLO)
- Lehen etapa: 6-8
- Bigarren etapa: 8-10
- Hirugarren etapa: 10-12
hamahiru gela.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (BI ZIKLO)
- Lehenengo etapa: 12-14
- Bigarren etapa: 14-16
hamaika gela daude.
Guztira 33 gela daude.
Nire bizipenak, Urretxu-Zumarragako ikastolara mugatzen dira. Bertan, ene iritziz, aurrerapen teknologikoetan egunera doaz. Haur Hezkuntza sailean, gela bakoitzeko, ordenagailu bat daukate. Ordenagailu hau erabiltzeko, irakasleak egon behar du, ordenagailuaren erabilpen egokia ziurtatzeko. Gehienbat, Ttantto programa erabiltzen dute, ikastola elkarteak eginikoa. Bertan hainbat ariketa sinple eta erraz egiten dute, hala nola, ipuin interaktiboak ikusi, gaiarekin bat datozen ariketak burutu, abestiak entzun…etb.
Haurrak dagoeneko oso ohituak daude ordenagailuaren erabilpenera. Hori bai, beti txandaka ibiltzen dira, bat dabilen bitartean besteak inguruan eserita ikusten daudelarik eta andereñoaren aurrean. Nik esango nuke, astean 4 edo 5 aldiz erabiltzen dutela eta gehienbat arratsaldetan garai honetan, zertxobait aztoraturik ibiltzen direlako, eta ordenagailuaren erapilpenak erakarrita; lasai-lasai egoten dira bere aurrean.
Beste aurrerapen teknologikoetaz hitzegiterakoan, aipatu beharra daukat Dvd
erreproduktorea, oso ondo erabiltzen dakitena. Bideogelara joaten ginen bakoitzean, justu egun horretan arduraduna (egunero haur ezberdin bat da) zena, taldean aukeratutako Dvd-a hartu, kaxatik atera eta DVD erreproduktorean jartzen zuen, telebistan ikus zezaten. Beti ere irakaslearen gidaritzapean.
Orokorrean, egungo 4-5 urteko haurrak oso ohituak daude aurrerapen teknologikoetara, nire ustez, batez ere, etxean erabiltzen dituztelako. Modu honetara, ekintza sinpleak burutzeko guztiz ohituak egoten dira.
Urretxu-Zumarragako ikastolan teknologia berriak hezkuntzan nola ezartzen dituzten ikusi ahal izan dugu. Oso interesgarria eta aparta iruditu zaigu beraien eskaintza, izan ere, ikasle gazteenak ere murgiltzen dituzte gaurko garaitan punta puntan dagoen mugimendu teknologikoan.
Ikusgarria da 5 urteko ume talde bat urtxintxa interaktiboa erabiltzen dutela jakitea. Eta ez hori bakarrik, 10 urteko haurrak gidoiak idazteaz gain, pelikula grabaketak egiten dituzte. Gero, bideo edizioa egin eta bideoak herriko intranetean zintzilikatzen dituzte edozeinek etxetik ikusteko aukera izateko.
Dvd erreprogramadoreari dagokionez, edozein heldu bezain ondo erabiltzen dakite. Funtzio soilak oso ondo erabiltzen dituztelarik: play, stop, power, rew… etb. Honetaz gain, momentu puntualetan ere, argazki kamera, audio Cd-a.. etb. erabiltzen dituzte.
Hona hemen teknologi berrien erabilpenen etsenplu batzuk:
TEKNOLOGI BERRIA ERABILPENA HELBURUA
Audio CD (batez ere ingelesa ikasteko) - Abestiak entzun
- Hitzak entzun - Entzumena landu.
- Hiztegia landu
- Ahoskera landu
Multimedia DVD - Filmak ikusi. - Entzumena landu
- Hiztegia landu.
Kamera DVD - Antzerkiak grabatu. - Ahoskera landu.
Urretxu-Zumarragako industri txiki eta nekazal giroan bizi den herri txikia izanda (zazpi mila biztanle inguru), badirudi teknologiaren mundua alde batera gelditu beharko litzakeela. Hala ere, gure gizarteak dituen topikoak hautsiz, txiki txikitatik punta puntako teknologia erabiltzeko aukera eskaintzen zaiela erakutsi digute.
Urretxu-Zumarragako ikastolaren irakaslegoaren jarrera baikorra aipagarria iruditzen zait, gutxi baitira aukera izanda teknologia berrien mundura murgiltzeko ausardia erakusten dutenak eta hauek, ez bakarrik ausartu baizik eta aurrerapauso handiak eman daitezkeela azaltzen dute 5-10 urteko ikasleen lanen bidez.
Amara Berri ikastetxea, Donostia (Oihana Benavente)
Praktiketan egon naizen ikastetxeetatik hau teknologia berritan aurreratuena da.
Edozein urtetan erabili dezakete txiki web-a. Hemen haur hezkuntza guztian zehar egiten diren lanak lantxoak, ospakizunak, irteerak, etab… zintzilikatzen dituzte. Irakasleak argazkiak egiten dituzte eta gero web-ean jarri. Hala ere, haur hezkuntzako 2. zikloan batzuetan ikasleek erabiltzen dute argazki kamera eta gero irakasleek web-ean grabatutakoa jartzen dute.
Ziklo honetan, gela barruan, txokoetako batean ordenagailua dago eta ipuinak irakurtzeko eta ulermen ariketak egiteko erabiltzen dute.
Haur Hezkuntzan ere bideo gela dago eta astean behin arratsalde bat bertan pasatzen dute filmak ikusten.
Lehen Hezkuntzatik aurrera teknologia berrien erabilpena areagotzen da, ordenagailua maizago erabiltzen da, fotokopiadora bakarrik erabiltzen dute, egunkaria egiten dute eta inprimagailua ere beraiek erabiltzen dute irakaslearen behaketarekin. Horrez gain, irrati saioa dago eta egunero ikasleak informazioa zabaltzen dute ikastetxetik.
Ikasleek egiten duten egunkaria
Hemendik aurrera ere, interneten gauzak beraiek bakarrik zintzilikatzen dituzte eta taldeko lan ezberdinak egiteko ere bideoa, argazki kamera eta internet erabiltzen dituzte haurrek. Beti ere irakaslearen presentzia hor dago oztopoak gainditzen laguntzeko.
"Globalizazioa bizi-prozesu gisa sistema ireki batean"
Proiektua 1979an hasi zen, aurretiazko ikerkuntza faseaz. Hainbat etapa igaro ditu 25 urtean zehar, praktikara eramateko, sakontzeko eta orokortzeko, eta horien guztien bidez azkenean sistema bihurtu da. Eta sistema esaten diogu bere elementu guztiak, hala nola giza elementuak, fisikoak, hezkuntza helburuei lotuak, antolaketakoak, bizi-jarduerak, metodologia, baliabideak eta abar elkarrekiko harremanean daudelako uneoro, eta bakar-bakarrik elkarrekintza sistematiko horren baitan du zentzua elementu horietako bakoitzak.
Ez da metodo bat, baizik eta laneko sistema bat; diziplina arteko sistema bat, kontzeptuala, antolakuntza eta plangintzakoa, hausnarketa, analisi eta erabakiak hartzeko sistema bat.
Sistema irekia esaten dugu, bizitza bera ere irekia delako, eta elementu berriak ere bereganatzeko gai delako, elkarrekintza berriak sortuz bere antolakuntza sistematikoa galdugabe.
1990en Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berrikuntzako Zentrotzat hartu zuten Amara Berri, eta ordura arte garatzen ari zen bi eginkizunak aitortu zizkioten, honakoak baitziren, ikerkuntza eta berrikuntza pedagogikoa eta beste ikastetxe batzuetako irakasleen prestakuntzarekin lotutako ekintzak. EAEko hainbat saretako ikastetxeei aholkularitza eskaintzen zaie. EAEko zein kanpoko profesional eta erakundeentzat ere zabalik dago ikastetxea, sistema ezagutu edota sisteman trebatu nahidutelarik.
1991z geroztik, Ikastetxea parte hartzen ari da Elkarlan eta Bakerako Hezkuntzarako programa bat aplikatzen ari diren UNESCOren Eskola Elkartuen Planean,. COMENIUSen programetan ere partehartze du.
Garapen hau guztia talde-lan etengabearen emaitza izan da (une honetan, 94 irakasle baitira), eta zuzeneko eragina izan du Ikastetxearen bilakaera demografikoan. Ikasleriari dagokionez, ikusi Ikastetxearen demografia eta estatistika-datu osagarriak. 1995-96 ikasturtean, eskolatutako ikasleak 1.500 ziren Haur Hezkuntzatik OHOko 8. mailara bitartean, eta bost eraikinetan kokatuta zeuden. Maila bakoitzean B ereduko hiru gela ziren, eta D ereduko beste hiru.
Heziketa-behar bereziak dituzten ikasleei eskaintzen zaien arreta da Ikastetxearen ezaugarrigarrantzitsuenetakobat.
Gaur egun 1.000 dira ikastetxe hau aukeratu duten familiak. Maila sozio-kultural ertain-altukoak. Guraso Elkarteen eta hainbat batzorderen bidezko partaidetza maila handia da.
Hezkuntza Komunitateak, Eskola Kontseiluaren bidez (30 pertsona), bere gain hartzen du Ikastetxearen erantzukizuna eta ordezkaritza hainbat eginkizunetan.
Proiektu honen eragilea Loli Anaut izan zen. Bere planteamendu pedagogikoak, bere lan etengabea, bere kemen eta ahaleginak posible egin zuten irakasle talde handi bat eginkizun hauetarako elkartzea eta oso helburu garrantzitsuak lortzea, hezkuntza-kalitate handiaren bidetik betiere. Hainbat urtetan zehar Zuzendari Pedagogikoa eta Amara Berri Sistemaren kontzepzio berriaren arima izan zen; eta sistema hau gure ikastetxean izateaz gain, Erkidegoko beste hemezortzi ikastetxerekin koordinatzen da. Banaka zein taldeka atera izan dituen argitalpenak esaten ari garen guztiaren isla garbia dira. 1999an erretiroa hartu zuen, eta oso pedagogi ondare handia utzi zuen, denon artean garatzen eta hobetzen saia gaitezen.
Ikasleen lanaren muina
Emoziozko, intelektual, etiko, fisiko....eremu guztiak jasotzen dituen hazkuntza globala bilakatzen dugu.
Sozial eta afektibo ingurunean, autonomo, zoriontsu, heldu eta ondo gizarteratutako pertsonak hezten, gogo bizia jartzen dugu.
Edozein ezberdintasunekin (era, fisiko edo psikiko, erlijio edo kulturazkoak) errespetu handikoak izan daitezen saiatzen gara, honela besteekin, arazoei modu konstruktibo eta emankor gisa, buru egiteko gai izanez.
Praktiketan egon naizen ikastetxeetatik honek teknologia berritan aurreratuena da.
Gainera informazio guztia web orri batean dago, www.amaraberri.org
Edozein urtetan erabili dezakete txiki web-a. Hemen haur hezkuntza guztian zehar egiten diren lanak lantxoak, ospakizunak, irteerak, etab… zintzilikatzen dute. Irakasleak argazkiak egiten dituzte eta gero web-an jarri. Hala ere, haur hezkuntzako 2.n zikloan batzuetan ikasleak erabiltzen dute argazki kamera eta gero irakasleak web-an jartzen dute.
Ziklo honetan, (5-6 urterekin) gela barruan, txokoetako batean ordenagailua dago eta ipuinak ikusteko, irakurtzeko eta ulermen ariketak egiteko erabiltzen dute. Batzuetan ere, hainbat informazio interesgarria eta haurrak momentuan behar dutena egiteko egiteko erabiltzen dute. Adibidez animaliaren baten informazioa lortzeko.
Haur hezkuntzako zikloan zehar irakasleak etxean zerbaiti buruzko informazioa bilatzeko eskatzen badute, haur askok eetxetik internetetik ateratako informazioa ekartzen dute gelara.
Haur hezkuntzan ere, bideo gela dago eta astean behin arratsalde bat bertan pasatzen dute filmak ikusten. Batzuetan beraiek etxetik ekarritako DVD ak ikusten dituzte besteetan bertan dauden, euskal bideo zaharrak edo eta, bestelako DVDko filmak.
Lehen Hezkuntzatik aurrera teknologia berrien erabilpena areagotzen da, ordenagailua maizago erabiltzen da, hainbat plastitako lanak ere egiteko edo forma emateko, fotokopiadora haurrak beraiek bakarrik erabiltzen dute, egunkaria egiten dute eta inprimagailua ere, beraiek erabiltzen dute irakaslearen behaketarekin eta horrez gain, irrati saioa, lehen hezkuntzako ikaseak erabiltzen dute eta egunero ikasleak informazioa zabaltzen dute ikastetxean zehar.
Hemendik aurrera ere, interneten gauzak baraiek bakarrik zintzilikatzen dituzte eta taldeko lan ezberdinak egiteko ere bideoa eta bideoz grabatzen dira lanen aurkezpenak gehien bat, argazki kamera eta internet erabiltzen dute haurrak beraiek bakarrik, beti ere irakaslearen presentzia hor dago oztopoak gainditzen laguntzeko.
Hona hemen Amara Berriko “txiki web”ean topa dezakegun ikasle batzuen atala:
Hona hemen teknologi berrien erabilpenen etsenplu batzuk:
TEKNOLOGI BERRIA ERABILPENA HELBURUA
Audio CD (batez ere ingelesa ikasteko) - Abestiak entzun
- Hitzak entzun - Entzumena landu.
- Hiztegia landu
- Ahoskera landu
Multimedia DVD - Filmak ikusi. - Entzumena landu
- Hiztegia landu.
Kamera DVD - Antzerkiak grabatu. - Ahoskera landu.
Biteri haur eskola (Zuhaizti), Aitor Gonzalez Gros (Donostia)
Biteri eskolan tegnologia berrien erabilpenari, edo materialari buruzko aipatzeko berezirik ez dago.
Ni hiru urteko gelan egon naiz eta hor ez zegoen ordenagailurik. Beste gela batzuetan bai, baina hemen esan dezakegu eskola bezala, arlo honetan kontraesan bat dagoela edo hobeto esanda eskola bezala ez dagoela inongo kriteriorik. Bakoitzak dauden medioak ahal duen moduan erabiltzen ditu.
Lau urteko gelan ahurrak erabiltzeko ordenagailu bat dago, etxe txokoan dago kokakuta. Astero bi, hiru aldiz erabiltzen dute, txokoen banaketaren arabera.
Txoko horretan egon behar duen taldeak, programa pare bat ditu aukeratzeko, (ttantto,txirritx,...). Programa horiek xaguaren funtzioak zeintzuk diren ikasteko, joku eta ipuinen bitartez erabiltzen dituzte. Hasteko taldeak programa bat aukeratzen du, ondoren irakasleak sartzen du,gero ordenagailua erabiltzeko ordena zehazten da eta jokua hasten da. Askotan txoko ordua bukatu aurretik, bakoitzak bere izena idatzi eta inprimitu behar du, gero taldeko beste kideen izena,... Horrela tekladoaren konposizioa ere ikasten dute.
Orain dator 5-6 urteko gela eta hemen paradoxa bat ematen da, hemen ez dago ordenagailurik. Lehenengo urtean, guk bultzatutako dinamika batengatik etxe txokoa kentzea erabaki zuten. Artisteen txokoan bihurtu zuten. Beste konplementoen artean, etxe txoko horretan ordenagailua zegoen eta gordetzea erabaki zuten. Neretzat hori tegnologia berriei buruz inongo kriteriorik ez dagoela demostratzen du.
Beste medio nahiko ezaguna haur guztientzat DVD erreproduktorea da. Eskolan badago telebista eta erreproduktore mugikor bat, hauek erabiltzeko ordutegi bat dago jarrita, gela bakoitzak (8 gela totalean), bere txanda dauka. Nire gelan ikusi behar genuen pelikula denen artean “aukeratzen genuen”, ondoren arduradunak sartu eta martxan jarri behar zuen. Beraz, aurrerapen tegnologi hau erabiltzeko nozio minimoak dituztela esan dezakegu.
Hau aparte ikastolan proiektore bat dago, beheko gelan dago eta oso gutxi erabiltzen da,(komentario bat bakarrik: bi urte hauetan guk bi aldiz erabili ditugu, ez du beste inork erabili). Honekin gauza askorekin bezala arazo bakarra dago, erabiltzeko materiala badago baina jendeak noiz edo nola erabili ez daki. Fitxen munduak asko agintzen du eta hortik ateratzea asko kostatzen da.
Irakasleen gelan bi ordenagailuak daude, baina bakarrik programazioa eta memoria gordetzeko erabiltzen dira. Edonork zerbait egin behar badu normalean etxean egiten du.
Lehenengo urtean Andres Nageli buruz lan bat egin genuen, lan hori egiteko proiektorea, bideo kamera, argazki kamera digitala eta ordenagailua erabili genuen. Lortutako emaitza asko gustatu zitzaien eta proiektu barruan zeuden bi irakasleek ere bere proiektuak egiteko hauetako medio batzuk erabiltzen dituzte. Andres Nagelekin montaje propio bat egin zuten gero gurasoei erakusteko, eta aurten ere egin dituzten ekintza gehienak digitalki jasotzen ari dira gero bilduma moduan gurasoei emateko. Aurten hiru urteko gelan egon ondoren, irakasleak ere horrelako argazki bilduma eta montaje bat egin nahi du. Baina dena bere kabuz, eskolak ez dio inongo babesik eskaini horrelako abenturan sartzeko. Horregatik esaten dut eskolak kriterio batzuk markatu behar zituela, eta hori horrela gauzatzeko eskolak bere eskuetan dauden medio guztiak jarri behar zituela, formakuntzatik hasita noski.
Hona hemen teknologi berrien erabilpenen etsenplu batzuk:
TEKNOLOGI BERRIA ERABILPENA HELBURUA
Audio CD (musika eta ipuinak entzuteko) - Abestiak entzun
- Hitzak entzun - Entzumena landu.
- Hiztegia landu
Multimedia DVD - Filmak eta marrazki bizidunak ikusi. - Entzumena landu
- Hiztegia landu.
Ordenadorea (internet…)
Kañoia (ez da ia erabiltzen) -Fitxak eta dokumentuak egiteko…
- Informazioa bilatu.
3. ESPERIENTZIEN ARTEKO KONPARAKETA
Gure practicum-eko IKT-ren inguruko esperientziak ikusita, esan beharra dago, alde nabarmenak daudela esperientzia batetik bestera. Beraz, ikastetxe bakoitzetik guk behatutako honako jarduera eta gabezia hauek azpimarratuko genituzke:
- Amara Berri-n interneten erabilera interesgarria egiten dute, haurrek ikasketa esanguratsuaren bitartez eta beren interes eta motibazioetatik abiatuta jarduten dutelarik.
- Hendaiako Geltokiko eskolan IKTren presentzia oso mugatua da, baina, hala eta guztiz ere interneten informazio bilaketarako erabilpena azpimarratuko genuke.
- Urretxuko Lourdes ama ikastetxean ikasleak dvd erreproduktorea edo argazki eta bideo kamara digitalen erabilpenean trebatzen dira. Ondorioz tresna hauen erabilpena beraientzat ohiko gauza da eta, beraz, funtzionaltasun aldetik prestakuntza egokia dutela esan dezakegu.
- Biteri ikastetxean iaz ordenagailua 4/5 urteko gelatik kendu zuten gure plastikaren inguruko unitate didaktiko baten aplikazioaren ondorioz. Bestalde, “kañoia” ez dute normalean erabiltzen.
MANIPULATZEN DUTEN TEKNOLOGIA GARRANTZITSUENA: ORDENAGAILUA
Ikastetxe batzuetatik besteetara aldaketak ikusi ditugu. Adibidez, ikastetxe batzuetan, umeek autonomia handiagoarekin jokatzen dute eta beste batzuetan berriz, andereño bera da jarduera gidatzen duena.
• Amara berriko ikastetxeko umeek, autonomoki jokatzen dute baliabide honen aurrean. Beraien kabuz pizten eta erabiltzen dute programak. Eta bitxikeri gisa, dudak dituztenean, andereñoarengana jo beharrean, beraien artean konpontzeko ohitura dute. Honek, era berean, beraien arteko harremana (elkarrekintza) sustatzen laguntzen du.
• Lourdesko Ama ikastolan adibidez, umeek ez dute ordenagailua pizten. Hau da, andereñoa izaten da ordenagailua piztu eta programa sartzen duena. Umeek programaren “MENUAN” edo sarreran uzten die eta hortik aurrera beraiek joaten dira erabakitzen zein jolasetan aritu.
• Geltokiko ikastetxean, normalean haurrek ordenadorea ez dute beraiek bakarrik pizten. Hots, beraiek bakrrik moldatzeko gai izan da ere, beti irakaslearen aurrean erabiltzen dute. Ondoren bakarrik geratzen dira, baina irakaslea batzuetan haurrak nola dabiltzan begiratzera hurbiltzen da. Beste aldetik, ikasleek arazo larri bat dutenean, ordenagailua blokeatzen denean, irakasleari deitzen diote arazo hori konpontzeko.
ORDENAGAILU PROGRAMAK
Bi eskolatan amankomunean, Amara Berriko eta Lourdesko Amako ikastoletan erabiltzen duten programa, unitatearekin lotuta dagoena da. Hau da, URTXINTXAK unitatearekin ekartzen dituzten programak: Ttantto, Xango eta Txirritx.
Hala ere, beste programa batzuk ezagutzeko aukera izan dugu. Adibidez, programa ezberdinen bilduma bat egin dugu:
IRAKASLE I LURRA ETA BIOK
CLIC EUSKARAZ SINERA 2000
Programen ezaugarriak:
IRAKASLE I : Euskara lantzeko programa dugu. Bertan gai ezberdinak jorratu ditzakegu. Jokuetan eta irudien bidez lantzeaz gain, elkarrizketak ere lantzen ditu, non umeak euskaraz jarduten ikasten du. Hiztegia ere lantzeko aukera ematen digu.
LURRA ETA BIOK: ingurugiroarekin lotutako programa bat da. Bertan, ingurumenarekin lotutako ekintza egoki eta desegokiak zein diren asmatu behar da.
CLIC EUSKARAZ: Etapen arabera bereizten dira (Haur eta lehen hezkuntza). Euskara lantzeko jokoak dira. Estimulu-erantzuna bakarrik lantzen da.
SINERA 2000: Joku ezberdinen bilduma da. Hizkuntza ezberdinetan ditugu joko hauek (euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez). Etapen arabera bereizten dira (Haur eta lehen hezkuntza) eta gai ezberdinak jorratu ditzakezu. Musikatik hasita…ingurunera edo matematikara.
Lehen aipatu dugun bezala, ia ikastetxe guztiek Urtxintxa metodologia jarraitzen dutenez, goian aipatutako hiru programa horiek erabiltzen dituzte. Nolabait esateko Ttantto sortu zenetik hasi zen ordenagailuen erabilera ikasgeletan. Horregatik programa hau aukeratu dugu azterketa sakon bat egiteko.
TTANTTO PROGRAMA:
Alderdi Pedagogikoak:
1.Ttantto programaren helburuak.
Bai jolaserako bai euskara(hizkuntza) lantzeko, euskal hezkuntza/irakasluntzak adin honetarako duen erronka nagusietako bat, etxetik euskaldun nahiz erdaldun datozkigun haurrei irakaskuntza/hezkuntza euskaraz jarraitu ahal dezaten tresna eta baliabideak eskaintzea da helburu nagusietariko bat. Bestalde, CD honen jardueren ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion motibazioa baitu ardatz. Azkenik programa honek 3 esperientzia eremuak lantzea du helburu, ikusi ondorengo taulan:
GORPUTZA NORTASUNA ETA
AUTONOMIA PERTSONALA INGURUNE SOZIALA ETA
FISIKOA KOMUNIKAZIO ETA ERREPRESENTAZIOA
. Sortzen diren arazo txikiei aurre egiten ikasteko, gorputz jardueratan, jolasetan eta bizitzan ,autonomia eta ekimena adierazi.
. Gihar-tonua, jarreraren kontrola, mugimenduen bereizketa eta oreka kontrolatu.
. Zentzumenak eta hauen funtzioak erabili.
. Sailkapenak egiteko orduan, identifikatzen jakin behar du, bere inguruko objektu naturalak edo artifizialak dien, funtzioak eta eguneroko bizitzarako erabilpenak… HIZKUNTZA:
.Sentimenduak, ideiak, interesak eta informazioa ezagutzeko hizkuntza tresnatzat hartzeko eta baliosteko, ahozko eta idatzizko testuak, interpretatu.
MATEMATIKA
. Sailkapenetan objektuak erlazionatu eta bereizi
PLASTIKA
.Margoketak egiteko orduan, autonomia eta sormena garatzeko, objektuen forma, egitura eta kolorea, gorputz ekintzetatik abiaturik antzeman eta plastika baliabideak erabili.
MUSIKA
.Abestien lantzeko orduan, soinua, doinua, erritmoa eta inpresioak adierazi.
.Gure kulturako abestiak, jolasak, doinuak, musika-tresnak eta dantzak entzun, abestu gogoratu eta gorputzaren bidez adierazi.
2.Helburu espezifikoak
Ahozko hizkuntza lantzea eta baita euskara ere, izan ere bai jolaserako bai euskara (hizkuntza) lantzeko, euskal hezkuntza/irakaskuntza adin honetarako duen erronka nagusietako bat, etxetik euskaldun nahiz erdaldun datozen haurrei irakaskuntza/hezkuntza euskaraz jarraitu ahal dezaten tresna eta baliabideak eskaintzea baita.
3. Zer behar du haurrak programa ongi erabili ahal izateko?
Haurrak, euskara ongi ulertu beharko dute programa erabili nahi badute
4. Ttantto programaren edukiak
-Kontzeptuak: Hizkuntza, Matematika, Musika, plastika lantzen dugu.
-Prozedurak: Musika lantzeko orduan abestiak lantzen ditugu, Matematikan, zenbakiak lantzen ditu, plastikan koloreak eta hizkuntzan ipuinak lantzen dituzte
- Jarrerak:Talde-lanean, bakarkako lana…
5. Interdisziplina lantzen du programa honek?
Bai
Zein arlo lantzen du? Autonomia batez ere
6.Programaren deskribapena
CD-ROM honek 12 gai desberdin lantzen ditu. Gai bakoitzari pantaila animatu baten bidez ematen zaio sarrera. Hortik aurrera, gai bakoitzeko jarduera mordoa topatuko ditu haurrak jolastuz ikasteko. Bere laguna den Ttantto izango du programaren gidari eta laguntzaile. Gaia aukeratzeko pantaila, jarduera aukeratzeko pantaila, pantaila animatuak, pertsonaien memoria edo karta bikoteen jokoak, gaiarekin erlazionaturiko hiztegia lantzeko jokoak, ipuinak, olerki, asmakizun eta margotzeko txokoak, itzalen jokoak, puzzleak, zenbatzen ikasteko jokoak edota sailkapenak aurkitu ahal izango ditu.
HIZTEGIA: Gai bakoitzeko 15 hitz azalduko dira pantailan. Audioa entzun eta marrazkia identifikatu beharko dute haurrek.
IPUINAK: Orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera ematen du. Audioak irakurtzen ari den neurrian, irakurritako esaldi-atala gorriz argiztatzen da.
PUZZLEA: Lau zatitan banatu eta kokapen espazial nahasian aurkeztuko zaizkien irudiak bakoitza bere txokora eramanez berreraiki egin beharko dituzte marrazkiak.
PERTSONAIEN MEMORIA EDO BIKOTE KARTA JOKOA: Ipuinetako pertsonaien txartelak buelta emanda azalduko dira. Klikatuz aurrera begira jarri eta bikoteak osatu beharko dituzte
SAILKAPENAK: Bi aukera desberdin eskaintzen dira:
-Bi kutxarekin jolasteko aukera
-Hiru kutxarekin jolasteko aukera
ZENBAKIAK: Honek ere bi aukera eskaintzen ditu, baina modu bakoitzak zailtasun maila desberdina du.
- Ttanttoren laguntzarekin
- Haurrak bakarrik kopurua entzun ondoren dagozkion objektuak kutxara eraman beharko ditu.
OLERKI, ASMAKIZUN ETA MARGOKETA TXOKOA:Lau igarkizun edo/eta olerki entzuteko eta inprimatzeko aukera izango dute. Horretaz gain, olerki bakoitzak marrazki txuri-beltz bat izango du non haurrak marrazkia margotu eta inprimatu dezakete.
8.Edukien presentazioa
Ulerkorra da ttantto programa izan ere erabiltzen duen hizkuntza argia eta garbia da haurrak ulertzeko modukoa
9. Hizkuntza egokia ahal da ikasleentzat?
Bai euskara hizkuntza erabiltzen du denok ulertu dezaten.
10. Zein adierazpen sinbolikoak agertzen dira?
Marrazkiak, testuak, animazioa besteak beste.
Bere erabilera egokia ahal da? Bai izan ere marrazkiak eta soinuak asko erakartzen dizkie haurrei eta horrek motibatuago egotea baldintzatzen du.
11. Nola ebaluatzen du programa honek?
Bai, ongi edo txarto dagoela esaten die. Ebaluazioa ezin da inprimitu
12. Haurrena aniztasunari erantzuten ahal dio?
Haurrak ez dituzte ezaugarri, estilo kognitibo, garapen, jatorri eta bizipen berdina, eta honengatik , horien erantzunak ere ez dira berdinak. Kontzeptu zabal honi aniztasuna deritzogu. Cd-rom honen bidez landu daitezkeen aniztasun guztiei erantzutea, zalantzarik gabe, ezinezkoa dela jakinda ere, hainbat testu, estrategia eta abarren errepikapenerako aukera ludikoak oso baliagarri gerta dakizkieke zenbait haurrei.
13. Interakzioak
Programa-ikaslea: Motibagarria,informatzailea eta azalpenak ematen dituena
Ze jarrera eragiten ditu programak?Lankidetza eta autonomia
Programa-irakasle eta ikaslea:lrakaslearen papera behatzaile eta laguntzaile.
Programa-ikasle-ikasle: bakarkako lana, talde handiak talde txikiak, bikoteetan.
14. Programaren estrategiak
Haurrak hasiera batean beraiek bakarri programa ikertzea
Motibazio pertsonala
15. Noiz erabiltzen dute programa?
Errefortzu eta apoiorako erabiltzen dute gehien bat
16. Programaren alderdi aipagarrienak
Programa hau egoki ikusten dut haurrentzat izan ere eduki asko ikasten dituzte joko baten bidez eta gainera asko motibatzen ditu ikastea.
ONDORIOAK:
Ondorio nagusi bezala esan nahi dugu, azken finean, eskola batzuetan ordenagailua besterik gabe erabiltzen dutela. Hau da, ez dute ordenagailua zerbait ikasteko bitartekari bezala erabiltzen, teknologia aparatu bat bezala baizik. Ez du helburu edo ikasketa bat bideratzen, ordenagailuaren erabilera ( xagua, teklatua…) hutsa baizik. Irakasle askok diote, ez dutela denborarik izaten, txoko guztietan adi egoteko. Beraz, ez dutela denborarik izaten haurrak ordenagailuarekin daudenean, hau bitartekari gisa erabiliz helburu eta edukiak lantzeko.
Beste alde batetik ondorioztatzen dugu, haur guztiek ez dutela ordenagailua denbora berdinez erabiltzen. Batzuek denbora guztian xaguarekin eta ordenagailuarekin dauden bitartean, besteak gauza desberdin bat egiten aritzen dira. Hori dela eta, eskola batzuetan, txandak edota harezko ordulari bat erabiltzen da kontrol edo antolamendu bat edukitzeko eta beste eskola batzuetan, ez da kontrol berezirik eramaten: haurrek nahi dutenean ordenagailua erabiltzen dute.
Hobekuntzak:
Gure iritziz, hobetu behar dena programen barietatea da. Hau da, ikastetxe gehienetan lehen esan bezala, Ttantto programa erabiltzen da eta oso gutxitan erabiltzen dira horretaz gain beste batzuk. Hortaz, helburuetara bideratutako programak erabili behar direla pentsatzen dugu. Izan ere, Ttantto programa erabiliz, ipuin, abesti, olerki… ak lantzen dituzte haurrak, baina ez beste ezer.
Kontuan hartu beharreko gauza bat ume bakoitzaren kasua da. Hau da, eskola batean ume ezbedinak topatzen ditugu.Nahiz eta gehiengoak ordenagailuarekin harremana izan, baditugu hainbat ume (etorkin batzuk) adibidez etxean erabiltzen ez dutena edo ordenagailu bat etxean izateko aukera ez dutenak. Honekin zera esan nahi dugu, aztertu egin behar da ume bakoitzaren kasua. Adibidez: hizkuntza ongi menperatzen ez duten umeentzat programa batzuk beste ume batzuentzat baino mesedegarriagoak dira.
Programa hauek oso lagungarriak egiten zaizkie arrazoi ezberdinengatik.
• Euskara lantzeko ahoz eta idatziz
• Teknologiarekin kontaktuan jartzeko
• Hizkuntza modu arin batean jasotzeko
• Irudiak eta izenak erlazionatzeko.
• Hiztegia lantzeko
• Elkarrizketak lantzeko
Beraz, agian programa hauek erabiltzeko denborarik ez dute gela arrunta batean. Baina, honelako kasu berezietan erabiltzen direla aipatu behar da.
4. HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK
Orain arte azaldutako egoera erreal hauetatik abiatuta eta, orokorrean, topatu dugun teknologia berrien inguruko lan eta erabilera kontuan hartuta, ondorengo jarduerak proposatzea erabaki dugu.
• Gizarteko hainbat pertsona helduk ordenagailuari dioten beldur edo nazka hori, formakuntzaren bidez kentzea. Hau dela medio, haurrari hobeto transmitituko zaizkio teknologia berriei buruzko ezagutzak.
• Ordenagailua aktibitateak antolatzeko erabili daitekeen tresna da. Hortaz, ordenagailua, liburuen, material manipulatiboen, diapositiben, bideo-zinten, eta abarren parekoa izan beharko litzateke, ez bakarrik osagarria izan daitekeen tresna; eguneroko metodologiarako erabili daiteke, erabiliz ahal dugun neurrian moldatzen diren aktibitatetan.
• Ordenagailua eskolaz kanpoko bestelako helburuetarako erabili daitekeela jakinaraztea haurrei. Adibidez, beste herrialdeetako haurrekin komunikatzeko (e-mailak aztertuz eta erakutsiz hauek bidaltzea). Ordenagailuak, tresna bezala, komunikazioa bideratzeko aldaketa kualitatibo bat ekarri dute.
• Atzerriko hizkuntza testuinguru erreal batean erabiltzeko aukera sortu teknologia berrien erabilpena aitzakitzat hartuz. Honekin batera, gure ikasleek hezkidetza sustatu eta Europaren dimentsioaz jabetzea nahi dugu. Horretarako ordenagailua erabiliz atzerriko lurraldeen ohiturak, argazkiak, bizimoduak… etb. aztertuz.
• Eskolako web-gune bat egin haurren atal batekin, hauen motibazioa eta parte-hartzea bultzatzeko asmoz.
• Ordenagailua ere erabili dezakegu bestelako tresnen simulatzaile bezala. Hortaz ordenagailua erabiliz haurrek, adibidez, arkatz eta paperezko kalkulua landu dezakete edota kalkulagailuak nola funtzionatzen duen irakatsi.
• Europako hiritar guztiei kultura digitala eskaintzen da, baita irakasleei trebatzeko aukerak ere. Jarduera esanguratsuak garatzeko modu gisa defendatzea zentroetan teknologiaren erabilera konstruktibista eta proiektuen garapena erabiltzen ed sortzen hastea.
• Jarduera errealitate sozialari egokitutako eskolako kultura sortu; irakasleak eta ikasleak trebatzeko aukera emango dute, pixkanaka, familiak inplikatuko dituen proiektuak sortzen lagundu behar dute.
• Progresiboki garatu beharreko proiektua sortu. Hori dela eta, aldizkari digitala kaleratzea prozedurari hasiera emateko era egokia dela uste dugu; proiektu interesgarria eta aberatsa da eta informatikako tresna ugari erabiltzeko aukera ematen du.
• Geletan ordenagailuekin egin beharreko jarduerak eta teknologiarekin egon behar den konpromiso kritikoa orientatzeko 'erabateko parte-hartzea' bultzatu behar da. Inor baztertuko ez duen gizartea eraikitzeko, baztertze digitalaren arriskuen inguruko kontzientzia garatu behar da eta kontsumoko behar gehiago ez sortzeko sentsibilizazioa izan behar da.
• Irakasleak trebatzea, irakasleak motibatzea, zentroetako telematikan lider izateko gaitasuna duten arduradunak eta
¡dinamizatzaileak aukeratzea eta zuzendaritza benetan inplikatzea, honek lagunduko du.
• IKTen hezkuntza sektorearen sentsibilizazioa, hurbilketa eta erabilera eta teknologia guztien inguruko sentsibilizazio teorikok eta praktikoak aldi berekoak izan behar dute.
• Garatu beharreko planteamendua hezkuntza maila guztietan sartu behar da, IKTBak erabiltzeko prozesu bateratu eta integratuaren barruan. Horretarako, ikasleak, irakasleak, gurasoak, enpresak eta gizartea barne hartuko dituen plan pilotuak egin behar dira eremu guztietan.
• Eskura dauden edukiak hobetu eta egokitu egin behar dira nahitaez eta horren barruan laguntza publikoa eta pribatua (enpresen, hezkuntza zentroen eta administrazioaren artekoa) kontuan hartu behar dira, norberaren ezaugarriei egokitutako kalitatezko produktuak, zerbitzuak eta edukiak eskaintzeko.
• Trebakuntza eredu horrek ezaugarri hauek izan behar ditu: prozesuan zentratuta egotea; kontzepzio transformatzailea izatea; motibazio bultzatzea -subjektua protagonista izatea eta ikasketaren ardatza taldea izatea, ez irakaslea, testua edo ordenagailua; subjektuaren jarduera eta ikasketa bultzatzea; subjektuaren autonomia garatzea; haren interesak errespetatzea; hausnarketa eta ekintza bultzatzea; ikasketa prozesuetako komunikazioa elkarrizketa sortzeko izatea, ez informazioaren transmisio soila izatea, eta teknologiak baztertzea bultzatu beharrean parte-hartzea sustatzea.
miércoles, 30 de mayo de 2007
lana
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
(PRAKTICUM-EKO IKASTETXEETAKO IKT)
Taldekideak:
Benavente, Oihana
Cabezón Liberal, Bittor
García, Fermin
González, Aitor
Espezialitatea: Haur Hezkuntza, 3. Maila, (31)
Irakasgaia: Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Irakaslea: Jose Miguel Correa Gorospe
Ikastetx.: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
Unibertsitatea: UPV/ EHU (2006-2007 ikasturtea)
1. IKASTETXEETAKO TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAREN DESKRIBAPENA
SARRERA
Lehenik eta behin, lan honen bidez teknologia berrien erabilpenari buruzko hausnarketa bat egin nahi dugula esan beharra dago. Beraz, taldekide bakoitzak ezagututako egoera azalduz hasiko gara.
Geltokiko ama eskola, Hendaia (Bittor Cabezón)
Egia esan, ikastetxe honetan ez da teknologia berrien erabilpenari buruzko informazio aipagarriegirik. Ez dago esperientzia orijinalik. Ni egondako gelan (haur heziketako azken kurtsoko haurrekin), esaterako, ez zegoen ordenagailurik. Eskolan zehar bilatzen hasiz gero, guztira, bi ordenagailu daudela esan beharra dago. Halaber, bideo digitala ere badago. Honetara mugatzen da, beraz, teknologia berrien egiturari lotu daitekeen azpiegitura guztia.
Aipaturiko bi ordenagailuetatik bata maistren gelan dago eta bestea haur heziketako bigarren kurtsoko gela batean. Bi ordenagailu hauetako sistema operatiboa windows xp da. Maistren gelako ordenagailua maistra ikastetxeko maistra guztiek eta idazkariak erabiltzen dute. Beste ordenagailua, nik ikusitakoaren arabera, kokatua dagoen gelako maistrak erabiltzen du; haurrek ere badute ordenagailu honekin jolasteko aukera, baina jolas egiten dute besterik gabe; jarduera hauek ez daude metodologia konstruktibistan oinarrituta, teknologia berrien arloan ikasketa esanguratsua ez da proposamen pedagogikoaren muina, alegia. Aipaturiko maistra honekin elkarrizketatu nintzen eta esan zidan oso interesatuta dagoela teknologia berrien inguruan eta, oro har, proposamen berriak gauzatzeko (zientzia, esperimentazio mailan…) nahiko interesatuta dagoela. Esaterako, zomorro bati buruzko informazioa behar badu, internetera joko du naturaltasun handiz.
Bideo digitalari dagokionez, psikomotrizitate gelan (areto nagusian) dago eta gehien bat pelikulak ikusteko erabiltzen da.
Ikastetxeko maistren prestakuntza informatikoari buruz ikusi dudana da ez dutela prestakuntza berezirik eta jarduten ikasi dutela. Internet nahiko maiz erabiltzen dute (korreoa, informazioa bilatzeko…).
IKASTETXEAREN ZENBAIT ARGAZKI
Sarrera nagusia
Jolastokia
Eraikina
Lourdesko ama ikastola, Urretxu (Fermin Garcia)
Nire bizipenak, Urretxu-Zumarragako ikastolara mugatzen dira. Bertan, ene iritziz, aurrerapen teknologikoetan egunera doaz. Haur Hezkuntza sailean, gela bakoitzeko, ordenagailu bat daukate. Ordenagailu hau erabiltzeko, irakasleak egon behar du, ordenagailuaren erabilpen egokia ziurtatzeko. Gehienbat, Ttantto programa erabiltzen dute, ikastola elkarteak eginikoa. Bertan hainbat ariketa sinple eta erraz egiten dute, hala nola, ipuin interaktiboak ikusi, gaiarekin bat datozen ariketak burutu, abestiak entzun…etb.
Haurrak dagoeneko oso ohituak daude ordenagailuaren erabilpenera. Hori bai, beti txandaka ibiltzen dira, bat dabilen bitartean besteak inguruan eserita ikusten daudelarik eta andereñoaren aurrean. Nik esango nuke, astean 4 edo 5 aldiz erabiltzen dutela eta gehienbat arratsaldetan garai honetan, zertxobait aztoraturik ibiltzen direlako, eta ordenagailuaren erapilpenak erakarrita; lasai-lasai egoten dira bere aurrean.
Beste aurrerapen teknologikoetaz hitzegiterakoan, aipatu beharra daukat Dvd
erreproduktorea, oso ondo erabiltzen dakitena. Bideogelara joaten ginen bakoitzean, justu egun horretan arduraduna (egunero haur ezberdin bat da) zena, taldean aukeratutako Dvd-a hartu, kaxatik atera eta DVD erreproduktorean jartzen zuen, telebistan ikus zezaten. Beti ere irakaslearen gidaritzapean.
Orokorrean, egungo 4-5 urteko haurrak oso ohituak daude aurrerapen teknologikoetara, nire ustez, batez ere, etxean erabiltzen dituztelako. Modu honetara, ekintza sinpleak burutzeko guztiz ohituak egoten dira.
Urretxu-Zumarragako ikastolan teknologia berriak hezkuntzan nola ezartzen dituzten ikusi ahal izan dugu. Oso interesgarria eta aparta iruditu zaigu beraien eskaintza, izan ere, ikasle gazteenak ere murgiltzen dituzte gaurko garaitan punta puntan dagoen mugimendu teknologikoan.
Ikusgarria da 5 urteko ume talde bat urtxintxa interaktiboa erabiltzen dutela jakitea. Eta ez hori bakarrik, 10 urteko haurrak gidoiak idazteaz gain, pelikula grabaketak egiten dituzte. Gero, bideo edizioa egin eta bideoak herriko intranetean zintzilikatzen dituzte edozeinek etxetik ikusteko aukera izateko.
Dvd erreprogramadoreari dagokionez, edozein heldu bezain ondo erabiltzen dakite. Funtzio soilak oso ondo erabiltzen dituztelarik: play, stop, power, rew… etb. Honetaz gain, momentu puntualetan ere, argazki kamera, audio Cd-a.. etb. erabiltzen dituzte.
Hona hemen teknologi berrien erabilpenen etsenplu batzuk:
TEKNOLOGI BERRIA ERABILPENA HELBURUA
Audio CD (batez ere ingelesa ikasteko) - Abestiak entzun
- Hitzak entzun - Entzumena landu.
- Hiztegia landu
- Ahoskera landu
Multimedia DVD - Filmak ikusi. - Entzumena landu
- Hiztegia landu.
Kamera DVD - Antzerkiak grabatu. - Ahoskera landu.
Urretxu-Zumarragako industri txiki eta nekazal giroan bizi den herri txikia izanda (zazpi mila biztanle inguru), badirudi teknologiaren mundua alde batera gelditu beharko litzakeela. Hala ere, gure gizarteak dituen topikoak hautsiz, txiki txikitatik punta puntako teknologia erabiltzeko aukera eskaintzen zaiela erakutsi digute.
Urretxu-Zumarragako ikastolaren irakaslegoaren jarrera baikorra aipagarria iruditzen zait, gutxi baitira aukera izanda teknologia berrien mundura murgiltzeko ausardia erakusten dutenak eta hauek, ez bakarrik ausartu baizik eta aurrerapauso handiak eman daitezkeela azaltzen dute 5-10 urteko ikasleen lanen bidez.
Amara Berri ikastetxea, Donostia (Oihana Benavente)
Praktiketan egon naizen ikastetxeetatik hau teknologia berritan aurreratuena da.
Edozein urtetan erabili dezakete txiki web-a. Hemen haur hezkuntza guztian zehar egiten diren lanak lantxoak, ospakizunak, irteerak, etab… zintzilikatzen dituzte. Irakasleak argazkiak egiten dituzte eta gero web-ean jarri. Hala ere, haur hezkuntzako 2. zikloan batzuetan ikasleek erabiltzen dute argazki kamera eta gero irakasleek web-ean grabatutakoa jartzen dute.
Ziklo honetan, gela barruan, txokoetako batean ordenagailua dago eta ipuinak irakurtzeko eta ulermen ariketak egiteko erabiltzen dute.
Haur Hezkuntzan ere bideo gela dago eta astean behin arratsalde bat bertan pasatzen dute filmak ikusten.
Lehen Hezkuntzatik aurrera teknologia berrien erabilpena areagotzen da, ordenagailua maizago erabiltzen da, fotokopiadora bakarrik erabiltzen dute, egunkaria egiten dute eta inprimagailua ere beraiek erabiltzen dute irakaslearen behaketarekin. Horrez gain, irrati saioa dago eta egunero ikasleak informazioa zabaltzen dute ikastetxetik.
Ikasleek egiten duten egunkaria
Hemendik aurrera ere, interneten gauzak beraiek bakarrik zintzilikatzen dituzte eta taldeko lan ezberdinak egiteko ere bideoa, argazki kamera eta internet erabiltzen dituzte haurrek. Beti ere irakaslearen presentzia hor dago oztopoak gainditzen laguntzeko
2. ESPERIENTZIEN ARTEKO KONPARAKETA
3. HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK

viernes, 25 de mayo de 2007
Suscribirse a:
Entradas (Atom)