miércoles, 30 de mayo de 2007

lana

HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
(PRAKTICUM-EKO IKASTETXEETAKO IKT)





Taldekideak:
Benavente, Oihana
Cabezón Liberal, Bittor
García, Fermin
González, Aitor

Espezialitatea: Haur Hezkuntza, 3. Maila, (31)
Irakasgaia: Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Irakaslea: Jose Miguel Correa Gorospe
Ikastetx.: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
Unibertsitatea: UPV/ EHU (2006-2007 ikasturtea)


1. IKASTETXEETAKO TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAREN DESKRIBAPENA



SARRERA

Lehenik eta behin, lan honen bidez teknologia berrien erabilpenari buruzko hausnarketa bat egin nahi dugula esan beharra dago. Beraz, taldekide bakoitzak ezagututako egoera azalduz hasiko gara.


Geltokiko ama eskola, Hendaia (Bittor Cabezón)

Egia esan, ikastetxe honetan ez da teknologia berrien erabilpenari buruzko informazio aipagarriegirik. Ez dago esperientzia orijinalik. Ni egondako gelan (haur heziketako azken kurtsoko haurrekin), esaterako, ez zegoen ordenagailurik. Eskolan zehar bilatzen hasiz gero, guztira, bi ordenagailu daudela esan beharra dago. Halaber, bideo digitala ere badago. Honetara mugatzen da, beraz, teknologia berrien egiturari lotu daitekeen azpiegitura guztia.
Aipaturiko bi ordenagailuetatik bata maistren gelan dago eta bestea haur heziketako bigarren kurtsoko gela batean. Bi ordenagailu hauetako sistema operatiboa windows xp da. Maistren gelako ordenagailua maistra ikastetxeko maistra guztiek eta idazkariak erabiltzen dute. Beste ordenagailua, nik ikusitakoaren arabera, kokatua dagoen gelako maistrak erabiltzen du; haurrek ere badute ordenagailu honekin jolasteko aukera, baina jolas egiten dute besterik gabe; jarduera hauek ez daude metodologia konstruktibistan oinarrituta, teknologia berrien arloan ikasketa esanguratsua ez da proposamen pedagogikoaren muina, alegia. Aipaturiko maistra honekin elkarrizketatu nintzen eta esan zidan oso interesatuta dagoela teknologia berrien inguruan eta, oro har, proposamen berriak gauzatzeko (zientzia, esperimentazio mailan…) nahiko interesatuta dagoela. Esaterako, zomorro bati buruzko informazioa behar badu, internetera joko du naturaltasun handiz.
Bideo digitalari dagokionez, psikomotrizitate gelan (areto nagusian) dago eta gehien bat pelikulak ikusteko erabiltzen da.
Ikastetxeko maistren prestakuntza informatikoari buruz ikusi dudana da ez dutela prestakuntza berezirik eta jarduten ikasi dutela. Internet nahiko maiz erabiltzen dute (korreoa, informazioa bilatzeko…).


IKASTETXEAREN ZENBAIT ARGAZKI

Sarrera nagusia
Jolastokia
Eraikina



Lourdesko ama ikastola, Urretxu (Fermin Garcia)







Nire bizipenak, Urretxu-Zumarragako ikastolara mugatzen dira. Bertan, ene iritziz, aurrerapen teknologikoetan egunera doaz. Haur Hezkuntza sailean, gela bakoitzeko, ordenagailu bat daukate. Ordenagailu hau erabiltzeko, irakasleak egon behar du, ordenagailuaren erabilpen egokia ziurtatzeko. Gehienbat, Ttantto programa erabiltzen dute, ikastola elkarteak eginikoa. Bertan hainbat ariketa sinple eta erraz egiten dute, hala nola, ipuin interaktiboak ikusi, gaiarekin bat datozen ariketak burutu, abestiak entzun…etb.
Haurrak dagoeneko oso ohituak daude ordenagailuaren erabilpenera. Hori bai, beti txandaka ibiltzen dira, bat dabilen bitartean besteak inguruan eserita ikusten daudelarik eta andereñoaren aurrean. Nik esango nuke, astean 4 edo 5 aldiz erabiltzen dutela eta gehienbat arratsaldetan garai honetan, zertxobait aztoraturik ibiltzen direlako, eta ordenagailuaren erapilpenak erakarrita; lasai-lasai egoten dira bere aurrean.
Beste aurrerapen teknologikoetaz hitzegiterakoan, aipatu beharra daukat Dvd
erreproduktorea, oso ondo erabiltzen dakitena. Bideogelara joaten ginen bakoitzean, justu egun horretan arduraduna (egunero haur ezberdin bat da) zena, taldean aukeratutako Dvd-a hartu, kaxatik atera eta DVD erreproduktorean jartzen zuen, telebistan ikus zezaten. Beti ere irakaslearen gidaritzapean.
Orokorrean, egungo 4-5 urteko haurrak oso ohituak daude aurrerapen teknologikoetara, nire ustez, batez ere, etxean erabiltzen dituztelako. Modu honetara, ekintza sinpleak burutzeko guztiz ohituak egoten dira.
Urretxu-Zumarragako ikastolan teknologia berriak hezkuntzan nola ezartzen dituzten ikusi ahal izan dugu. Oso interesgarria eta aparta iruditu zaigu beraien eskaintza, izan ere, ikasle gazteenak ere murgiltzen dituzte gaurko garaitan punta puntan dagoen mugimendu teknologikoan.
Ikusgarria da 5 urteko ume talde bat urtxintxa interaktiboa erabiltzen dutela jakitea. Eta ez hori bakarrik, 10 urteko haurrak gidoiak idazteaz gain, pelikula grabaketak egiten dituzte. Gero, bideo edizioa egin eta bideoak herriko intranetean zintzilikatzen dituzte edozeinek etxetik ikusteko aukera izateko.
Dvd erreprogramadoreari dagokionez, edozein heldu bezain ondo erabiltzen dakite. Funtzio soilak oso ondo erabiltzen dituztelarik: play, stop, power, rew… etb. Honetaz gain, momentu puntualetan ere, argazki kamera, audio Cd-a.. etb. erabiltzen dituzte.

Hona hemen teknologi berrien erabilpenen etsenplu batzuk:
TEKNOLOGI BERRIA ERABILPENA HELBURUA
Audio CD (batez ere ingelesa ikasteko) - Abestiak entzun


- Hitzak entzun - Entzumena landu.
- Hiztegia landu

- Ahoskera landu
Multimedia DVD - Filmak ikusi. - Entzumena landu
- Hiztegia landu.
Kamera DVD - Antzerkiak grabatu. - Ahoskera landu.

Urretxu-Zumarragako industri txiki eta nekazal giroan bizi den herri txikia izanda (zazpi mila biztanle inguru), badirudi teknologiaren mundua alde batera gelditu beharko litzakeela. Hala ere, gure gizarteak dituen topikoak hautsiz, txiki txikitatik punta puntako teknologia erabiltzeko aukera eskaintzen zaiela erakutsi digute.
Urretxu-Zumarragako ikastolaren irakaslegoaren jarrera baikorra aipagarria iruditzen zait, gutxi baitira aukera izanda teknologia berrien mundura murgiltzeko ausardia erakusten dutenak eta hauek, ez bakarrik ausartu baizik eta aurrerapauso handiak eman daitezkeela azaltzen dute 5-10 urteko ikasleen lanen bidez.


Amara Berri ikastetxea, Donostia (Oihana Benavente)

Praktiketan egon naizen ikastetxeetatik hau teknologia berritan aurreratuena da.
Edozein urtetan erabili dezakete txiki web-a. Hemen haur hezkuntza guztian zehar egiten diren lanak lantxoak, ospakizunak, irteerak, etab… zintzilikatzen dituzte. Irakasleak argazkiak egiten dituzte eta gero web-ean jarri. Hala ere, haur hezkuntzako 2. zikloan batzuetan ikasleek erabiltzen dute argazki kamera eta gero irakasleek web-ean grabatutakoa jartzen dute.
Ziklo honetan, gela barruan, txokoetako batean ordenagailua dago eta ipuinak irakurtzeko eta ulermen ariketak egiteko erabiltzen dute.
Haur Hezkuntzan ere bideo gela dago eta astean behin arratsalde bat bertan pasatzen dute filmak ikusten.
Lehen Hezkuntzatik aurrera teknologia berrien erabilpena areagotzen da, ordenagailua maizago erabiltzen da, fotokopiadora bakarrik erabiltzen dute, egunkaria egiten dute eta inprimagailua ere beraiek erabiltzen dute irakaslearen behaketarekin. Horrez gain, irrati saioa dago eta egunero ikasleak informazioa zabaltzen dute ikastetxetik.

Ikasleek egiten duten egunkaria

Hemendik aurrera ere, interneten gauzak beraiek bakarrik zintzilikatzen dituzte eta taldeko lan ezberdinak egiteko ere bideoa, argazki kamera eta internet erabiltzen dituzte haurrek. Beti ere irakaslearen presentzia hor dago oztopoak gainditzen laguntzeko














2. ESPERIENTZIEN ARTEKO KONPARAKETA

3. HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK
Orain arte azaldutako egoera erreal hauetatik abiatuta eta, orokorrean, topatu dugun teknologia berrien inguruko lan eta erabilera kontuan hartuta, ondorengo jarduerak proposatzea erabaki dugu.

No hay comentarios: